"Urduri zaude oso.
Laurarekiko harremanak hondoa jota daude. Badakizu hurrengo
galdera ez dela ea noiz izango duzuen seme-alabarik. Hurrengo
galdera zera izango da, ea zer egingo ote duzuen amaiera ahalik
eta samurrena izan dadin.
Egun batetik bestera emaztea zein maitalea galduko dituzu. Batak
ziurtasuna ematen zizun. Besteak sexua. Batak zurekikoa amaitzea
erabaki du. Besteak laster hartuko du erabaki bera.
Eta zera pentsatu duzu, ezin izan duzula ezer egin gauzak horrela
izan ez daitezen. Edo bai?
Ez dakizu. Ez dakizu, eta ez duzu horretan pentsatu nahi.
Etorriko da etorri beharrekoa.
Eta orain Jessica da etortzekoa".
DONOSTIA, "Opera Prima" SARIA 2003